PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Sexismoa kirolean, Caster Semeya atletaren kasua aztergai

Sexismoa kirolean, Intersexualitatearen inguruan berba egin dugu horretarako azken hilabeteetan gertatutako albistea izango dugu hizpide Amaia Urrejola sexologoarekin. Beste behin, matxismoa ezjakintasun sexualaz baliatu da emakumeen lekua kirolean eskoratzeko. Kiroleko arbitraje-epaimahaiak, Mokgadi Caster Semenya, emakume atleta hegoafrikarra, umiliatu berri baitu  atletismo femeninoaren zuzentasuna babesteko helburupean. Tribunal horrek atletak testosterona kantitate gehiegi sortzen duela eta, kategoria femeninoan lehiatzen jarraitzeko, berau murrizteko medikazioa hartu beharko duela ebatzi du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #279: [#BilbokoMangaAzoka]

al. Eka 24 , 2019
Saio honetan, Bilboko Manga eta Japonia Kultur Azokatik zuzenean emititzen dugu, eta aprobetxatzen dugu E3aren berriak ekartzeko, 5Garen agerpena komentatzeko, eta Pirateria akusazio berriak aztertzeko, dena japoniako teknologia berrien konpainiarekin. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean279.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak