Gaurko sexologia atalean klitoria izan du hizpide Mikel Oribe sexologoak. Klitoria ezezaguna dela aitortu digu. Irudia erakutsita ere jendeak ez daki gorputzeko zein atala den, ez du identifikatzen, klitoria oso ezezaguna izan da gizartearentzat eta zientziarentzat. Zientziak ere askoz ere gehiago eta hobeto ikertu baititu sexu-organo maskulinoak femeninoak baino.
Basolatik berri onik ez komikia aurkeztu berri dute, esku tartean dugula Joseba Larratxerekin berba egin dugu. ‘Xabiroi’ aldizkarian atalka emandako komikia liburu batean bildu dute Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek. Mundu fantastiko batean bildu dituzte Orbaitzetako ola eta bertako XVII. mendeko biztanleak. Erdi aro fantastiko bat agertzen zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/201110_piper_BalsolatikBerriOnikEZ.mp3 Deskargatu […]