PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Generoa eta osasuna

Gaurko saioan Amaia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak batu zaizkigu, Xarlingo Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugun saioa da. Gaurkoan genero desberdintasuna osasungintzan aztertu ditugu. Emakumeak eta gizonak modu desberdinean gaixotzen gara? Desberdintasun horiek, hala bada, arrazoi biologikoengatik dira edo agian gizartearen eraginez ere bada?Osasunarengan eragina duten elementuak aztertzean aldeak eta desberdintasunak agertzen dira generoaren arabera: gizon eta emakumeen gaixoen intzidentzia eta ondorioak desberdinak dira ezaugarri biologikoen arabera, eta baita genero arrazoiengatiko desberdintasunen arabera ere. Gizonen gaixotasunak aztertuz eratu da medikuntza.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Genero ikuspegia arkitekturan Ula Iruretagoienarekin

og. Abu 6 , 2020
Gaurko hirigintza tartean Arkitektura eta genero ikuspegia aztertu dugu. 12 hilabete 12 arkitekto emakume ekimenean parte hartu du Ula Iruretagoienak, bertan Pilar Azurmendirekin batera izandako solasaldiaren laburpena ekarri digu. Arkitekturaren politika errekonozitzea garrantzitsua dela azpimarratu du. Arkitektura ez da neutroa. Arkitekturak emantzipatzen du eta biolentzia edo opresio egoerak sortu ditzake. […]

Honekin lotuak