Euskaraz praktikatzeko “Berbalaguna” egitasmoa martxan da Bilbon

Bilboko Berbalaguna, berriro martxan da. Taldeak eratzen hasiko dira Bilbon zehar euskaraz aritzeko. Gogoratu behar da  egitasmoa doakoa da. Ez dago aitzakiarik, beraz. Konpromiso bakarra da ordubete astean eta gutxienez ikasturte batean egotea, ez da besterik eskatzen. Kartelean berbalagun batzuk agertzen dira, mota guztietako jende jatorra. Aitor Agotek eman dizkigu xehetasunak. Euskaldunak, ikasten ari direnak eta nola edo hala moldatzen direnak euskaraz hitz egiteko aukerak izateko guneak sortzea, eta bide batez euskararen normalizazio prozesuan eragitea da Berbalaguna ekimenaren helburu nagusia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Harro ez da Pride, gure izenean ez" lelopean manifestazioa deitu dute larunbatean

al. Ira 16 , 2019
Manifestazio nazionala deitu du Harro plataformak irailaren 21ean, LGTBI kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko asmoarekin. Deialdia Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat eragileren babesa jaso du. Horren guztiaren berri emateko Joseba izan da gurekin hizketan. Harro! plataforma osatzen dute EHGAM, Sare Lesbianista, Hiruki Larroxa, Lumagorri, Intifada Marika, Iris Proiektua, Ozen LGTB, […]

Honekin lotuak