“Harro ez da Pride, gure izenean ez” lelopean manifestazioa deitu dute larunbatean

Manifestazio nazionala deitu du Harro plataformak irailaren 21ean, LGTBI kolektiboaren merkantilizazioa salatzeko asmoarekin. Deialdia Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat eragileren babesa jaso du. Horren guztiaren berri emateko Joseba izan da gurekin hizketan. Harro! plataforma osatzen dute EHGAM, Sare Lesbianista, Hiruki Larroxa, Lumagorri, Intifada Marika, Iris Proiektua, Ozen LGTB, Guztiok eta Euskal Hartzak kolektiboek. European Pride Organisers Association elkarteak (EPOA) Bilbon irailaren 19tik 23ra egingo du bilera, eta Harro plataforma honen aurka agertu da. LGTBI mugimenduaren borroka despolitizatu nahi dutela eta merkantilista nahi dutela salatu dute.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaraldiak hizkuntza ohiturak “astindu” dituela nabarmendu du Soziolinguistika Klusterrak eginiko ikerketak

al. Ira 16 , 2019
Euskaraldiaren lehen edizioak “nabarmen astindu zituen” bertan parte hartu zutenen hizkuntza jokaerak ariketaren 11 egunetan eta, era berean, hiru hilabete beranduago aldaketa horiei “proportzio altuan eutsi egin” zitzaien. Horixe da Euskaraldia: 11 Egun Euskaraz emaitzen azterketatik atera den ondorio nagusietako bat, Soziolinguistika Klusterrak egin duen ikerketa baten arabera. Azterlana burutzeko […]

Honekin lotuak