Bilboko Udalak onetsi du gaur 2020ko ekitaldirako Aurrekontuen Proiektua, 576,3 milioi eurokoa, aurtengoa baino % 2,5 handiagoa.Pertsonak, auzoak eta jarduera ekonomikoaren bultzada helburutzat hartuta eta 2020a ere zorrik gabe amaitzeko konpromisoari lotuta, Aurrekontuen Proiektuak 82,5 milioi euro bideratuko ditu guztira udal inbertsiora, hiri osoaren intereseko 40 proiektu inguru eta Parte-Hartze bidezko Aurrekontuan lehenetsitako herritarren 10 proposamen gauzatuko ditu. Guztira datorren urtea 14 miloi gehiago izango ditu gastatzeko.
Deskargatu hemen.