MUSIBLA #80: Broken Brothers Brass Band, Tom Waits, Fémina, Serge, Piztiak, Bodega, Habi

Broken Brothers Brass Band 2006an sortutako taldea dugu, Amama Luisa Brass Band talde aitzindariko hainbat kideren ekimenez. Funk, gospel edota jazz modernoz beteak dira euren abestiak eta zuzenean talde-inprobisazioari garrantzia ematen diote. Txertaketa izeneko diskoa dakarkigute aurkezpen txartel gisa eta bertatik bi abesti jarri ditugu. Hauen atzean, Thomas Alan Waits, Tom Waits izenez ezagunagoa. Ameriketako jazz, blues, grunge eta zarata desberdinak jorratzen dituen gizona. Musikari fin eta berritzailea. 80ko hamarkadan grabatu zituen ikur diren bi disko Rain Dogs bat eta gaur ekarri duguna Swordfishtrombones, disko hauetan gorpuzten da ordura arte egindako esperimentazio musikalen emaitza. Argentinara goaz hurrengo taldeari lekutxoa egiteko, saio honetan beste noizbait jarri dugun taldea da Fémina eta euren musika Andeetako soinu tradizionalen oihartzun eta zaporea dagoen arren, euren musika berritzailea da. Letra sozialak, zeinetan emakumearen ahalduntzea aldarrikatzen baitute, besteak beste. Zortzi diskoren ondoren, Eraso! eta Osso taldeetako Sergio Ruiz G-Txabarri abeslari eta musikariak aspaldidanik buruan zuen bakarkako lehen proiektua mamitu du lan honetan, modu intimista eta akustikoan. Horretarako Serge izena erabili du. Gari Berasaluzeren poemak musikatzen ditu Enarak itzuli dira estraineko diskoan. Azken saio hauetan, Piztiak taldearen musika ekarri dugu gogora. Taldea jardunean dago, eta atzean duen diskografia sendoak Euskal Herriko talde garrantzitsuenetakoen artean kokatzen du ezbairik gabe. Gaueko Kalapitxixak disko borobiletik bi abesti ekarri ditugu. Bodega hurrengo taldea, Brooklyngoak, “Goizero esnatzen naiz / Eta klik berberak egiten ditut web-orri berberetan / Gauza berak egiten ditut nire gorputzean / Eta pentsamendu berak darabilzkit beti buruan”. Horrela hasten da ‘Bookmarks’, taldearen estraineko diskoko abestietako bat. Post-punk britaniarra dute gogoko eta hori atzematen da Endless Scrool disko honetan. Oso kritiko agertzen dira gaurko gizartearekin. Bukatzeko, Habi izeneko taldea jaio da Billabonan. Loratu euren lehen lana Elkar estudioetan grabatu dute eta Badakit abestia dakarte aurkezpen gisa.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=MbJ8HseHIPc

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal garagardo artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu du Euskal Garagardo Elkarteak

ar. Aza 5 , 2019
Euskal Garagardo Elkarteak, bertoko garagardo-artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu berri du. Ikerketa hau burutzeko, Euskal Herriko 22 garagardotegietatik 20k hartu du parte. Barcelona Beer Festival-aren antolatzaileak zuzendutako txostena izan da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Prentsaurrekora hauen ordezkari diren Peli Manterola, eta Mikel Ruis bertaratu dira, […]

Honekin lotuak