SAIO BEREZIA: Martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten ditugun jokaerak aztertu dituzte egun osoan zehar.

Saioan zehar hainbat gonbidatu izan dira. June Fernandez kazetaria batu zaigu saiora. Kazetaria eta Pikara magazine aldizkari digital feministaren abiarazle eta zuzendaria da June, hainbat komunikabidetan aritutakoa, eta duela gutxi bere lehen liburua plazaratu zuen 10 ingobernables, historias de transgresión y rebeldía.

Bestetik, emakumea eta lana gaiaz arituko gara, sindikalgintzan eginiko lana aztertu dugu, Maite Barreña LAB emakumeen idazkaritzako kidearekin. Martxoaren 8 honetan LAB sindikatuak Araba ,Bizkaia eta Gipuzkoako aurrekontuak jarri dituzte jomugan, aurrekontu feministen garaia dela argi adierazita.

Bizkaiko egoitzetako langileek martxoaren 8tik aurrera greban jarraitzea erabaki dute. Greba deialdi berri honek bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Izan ere, langileen ustez lan eta gizarte gatazka hau oraindik konpondu ez bada, emakumeak direlako da. ELA sindikatu Jone Bengoetxea batu zaigu saiora eta praktika sindikal feministen inguruan berba egin digu.

Lehen esan dugun bezala, kafe solasak ekimena hitz eta hausnarketarako gunea da. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako ekimen hau ezagutzeko aukera ere izan dugu saioan zehar, baina hona hemen protagonisten hitzak:

Saio osoa entzuteko aukera bertan duzue.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Javier Petralanda: lur-amari bihotzez entzuten

az. Mar 8 , 2017
Lur-ama hitza etorri zaigu burura. Behinola Joxanton Artzegaz suertatu ginen eta hark esan zigun, horixe dela modu zuzena kontzeptua adierazteko. Artzerenak dira, hain zuzen, “Gure bazterrak” kantu xume-sakonaren hitzak. Eta kantu hori etorri zaio Javier Petralandari gaurko solasaldikoa ederren laburzeko modu. “Radiestesia y Geobiologia. Práctica de la sensibilidad personal” GEAren […]

Honekin lotuak