SOINUGELA: Exile On Main Street, Rolling Stonesen disko onena

DROGAS, IMPUESTOS Y ROCK: LOS STONES REEDITAN SU OBRA MAESTRAAurtengo uztailaren 25ean Donostiara etorriko dela eta, ordura arteko saio guztietan Elvis Costelloren kanta bat jartzea erabaki du Pedro Elias Igartuak. Gaur ere egin dugu, noski, “Secret, Profane and Sugarcane” diskotik beste ale bat aukeraturik. Eta joan den astean Kafe Antzokian izan zirela eta, Jason and The Scorchers taldearen “Halcyon Times” diskoa berreskuratu dugu. Etxera etorri gara segidan atera berriak diren bi disko eder aurkezteko: “Zuzenean” izenekoa, Jean Bordaxarrek, Jean Noel Pinquek, Pierre Lurok eta Robert Larrandaburuk zuzenean eta a capella grabatu dutena eta, gehienbat, Zuberoako herri kantuak biltzen dituena, eta beste diskoa Elkar etxeak atera duen Artzaina kantuz bilduma izan da. Geroago, aurreko astean bezalaxe, Mojo aldizkariak “Highway To Hell” izenpean atera duen eta deabruari buruzko kantuak batzen dituen diskoa ezagutzen jarraitu dugu. Kilak, Irlandako folk taldeak bere azken emaitza ekarri digu: Soisún. Koko taylorrek eta Papa Lightfootek blues zahar sarkorraren doinu ederrak ekarri dizkigute gero. Eta saioaren azken hiru ordu laurdenetan, kritikari askoren iritzian, Rolling Stones taldeak inoiz grabtu duen diskorik onena jorratzen eta entzuten jarraitu dugu. Disko hori, jakina, “Exile On Main Street” dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Zapateroren neurriak

ol. Mai 28 , 2010
Atzo Madrilgo Legebiltzarrean boto bakar batengatik aurrera atera zituenak. Ezagunak dira pakete honen neurriak, baina Luis Guridiren ustez beste batzuk hartzeko aukera badago: Tobin tasa aplikatzea (finantza mugimenduetan), aberatsen edo kirolari ospetsuen ondarea ukitzea, SICAVi zerga serioren bat ezartzea edo gastu militarra jaistea… Dena den, norabide bakarreko neurriak dira horiek, […]

Honekin lotuak