PIPERPOLIS: KERNHELL metal taldearen estreinako lana

Bilboko KERNHELL metal taldeak estreinako diskoa argitaratu du, Kantu berriak entzun ditugu Galderrekin batera. Taldea Albertok (gitarra), Galderrek (baxua eta ahotsa), Gorkak (ahots nagusia) eta Sergiok (bateria) osatzen dute. Laukotearen esanetan,  “Diskoa askotariko abestiz osaturik dago, beti ere gure estilo propioa mantenduta.”. Gaztelaniaz kantatzen badute ere, euskaraz sortzen hasi berriak dira. KERNHELL 2023rako kontzertuen antolaketan eta abesti berrien konposaketan dabil orain. Oraingoz konfirmaturiko hurrengo kontzertuen datak hauexek dira: Martxoak 25, larunbata, SHAKE aretoan Bilbon.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ANABASA 02 X01 Ines Osinaga & Josune Arakistain

az. Urt 4 , 2023
Anabasa saioren bigarren denboraldia entrenatzen dugu. Jon Castañedak eta Amaia Arostegik gidatuta ikusi eta entzuteko saioa duzu hau. Durangoko azokan grabatutako Anabasa dugu gaurko, bi trikitilari eta sortzaile handi izan dituzte bide lagun, Ines Osinaga eta Josune Arakistain. Belaunaldi ezberdinetakoak badira ere beren ibilbidean hainbat pasarte konpartitzen dituzte. Orain gainera […]

Honekin lotuak