Nahiak Nai , Nahia Ojeta dugu proiektuaren arima dela esan dezakegu, urteak daramatzate musika munduan baina oraingoan talde berria osatu du. Bateria utzi eta gitarrara salto egin du eta akustikoetan ibili ostean taldea osatu du eta lehen lana aurkeztu digu, Jarrera bidea deituriko lana. Burlatatik datoz taldekide guztiak eta Iruñean aurkeztuko dute lana Abenduak 12an.
Ekainak 28 Koordinadorak Bilboko talde LGTBk osatzen duten plataforma da, haien artean Intifada Marika edo Hiruki Larroxa. Udan berebiziko protagonismoa hartu zuen koordinadorak ‘Harro ez da pride, ez gaude salgai’ kanpaina abiarazi zuenean Harrorekin batera. Ekainak 28 eguneko manifestaldietan, Udalak antolatutako ekintzekin ez zuten bat egin, haien burua antikapitalista eta […]