Saio honetan hurrenez hurren ostegun eta ostiral honetan Kafe Antzokian egongo diren musikariak ekarri ditugu. Ostegunean Une eta Kauta taldeek euren azken lanak aurkeztuko dizkigute eta ostiralean Ruper Ordorika (argazkian) Memoriaren Mapan diskoaren emanaldi intimoa. Markos Untzeta ere gurean izango da bere azken diskoarekin (Zenbat Euri). Horietaz aparte, Regina Spektor, Aberfeldy eta Sufjan Stevens. Proposamen anitzak. Soinu gozoak. Musika. Musibla.
Honekin lotuak
-
2014/04/24
SOINUGELA: Kherau taldearekin
-
2016/04/29
ZE EINGOU ASTEBURUAN: Burgiko almadia eguna.
-
2016/06/01
EREMUZ KANPO 4×22: JOSEBA BREAKING BASQUE II