Gaur goizean Bilbo feminista saretzen plataformak Martxoaren 8an kalera ateratzearen deia egin du. Aurten Euskal Herrian ez da greba deitu baina azpimarratu dute Borroka feminista beharrezkoa dela, gaur duela urtebete bezala, Bilboko kaleak feminismoz bete ditugu. Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste eredu sozial eta produktibo bat salatzeko eta aldarrikatzeko tresna bat baizik, eta ahalegin eraldatzaile horretan jarraitzen dugu.Bilbon aurten feminismoan emakumeen autoantolaketaren beharra azpimarratzen jarraituko dte. Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu, sare sozialek eragiten duten pasibotasuna gaindituz. Kaleetan eta talde, kolektibo eta asanbladetako antolakuntza feministaren bidez ere presioa egin behar dugu. Eta horretarako bitartekoak ere eskatzen ditugu, izan ere Bilbon urte luzeez beharrezkoa dugun EMAKUMEEN ETXEA behingoz politika feministen erdigunean egotea nahi dugu.
Deskargatu hemen.