Euskal Museoak handitze lanak abiatuko ditu

Bilboko Euskal Museoak berrikuntza integralerako proiektua aurkeztu du. Aurkezpen ekitaldian izan dira Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Euskal Museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarza. Museoak euskal kulturara sartzeko atea izan nahi du,  mundura zabalik egongo den ate bat izatea, eta, horrela, nazioarteko goi mailako zentro gisa finkatzea, etorkizunera begira. Gaur egun, hazkunde bete-betean dago: bilduma handitu da, eta 4.000 piezatik gora digitalizatu dira, online eskuragarri egon daitezen. Gainera, %36 igo da bisitarien kopurua 2019an; 100.000 bisitatik gora izan ditu, eta azken lau urteetan bikoiztu egin da kopurua; eta, horrez gain, azken urtean 70 ekitaldi baino gehiago antolatu dira klaustroan. Bestalde, Euskal Museoak erabilera publikora bideratutako azalera %57tik %85era igotzea aurreikusi da proiektuan. Egitasmoa gauzatzeko lanak aurrera doaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren 20 milioi euroko inbertsioari esker.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #91: Angel Olsen, Mugaldekoak Patxuko Nice, J. Mascis, Big Thief, Phisys versus Nomos, Sault

ar. Ots 11 , 2020
Angel Olsen-ek oso disko interesgarria plazaratu zuen pasa den 2019an, All Mirrors izeneko diskoak berehala jaso zuen kritikaren onespena. Missouriko abeslariak beste diskoetako lo-fi soinua tarte batez alboratu du eta oraingoan orkestra handi batez eta sintetizadore handiosen laguntzaz ondu du disko eder hau. Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta […]

Honekin lotuak