Manipulazio estrategia, Alos Quartet, Thierry Biscary besteak beste Loraldia jaialdian

Martxoaren 10tik  29ra bitarte ospatuko da Loraldia jaialdia Bilbon. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira hiriko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezagutzen ari gara Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Musikak izango du bere leku garrantzitsua loraldia jaialdian, badakagu eta Kantatzen duen herria ez baita inoiz hilko. Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Pettik. Mikel Urdangarinek pianoarekin kantatuko du,  Thierry Biscaryk, berriz, haizeak alde batera utzi eta sokak izan ditu bidelagun sormen berrian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbon izango den "Burdina" ikusgarriaz mintzo zaigu Beñat Achiary

og. Ots 27 , 2020
Larunbat honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 20:00retan eskainiko da Burdina ikuskizuna BBK aretoan. Ikuskizunak flamenkoa eta euskal kultura bateratzen ditu, bizkaira heldutako meatzari eta langileen historia kontatzen du Bizkaiko paisaia moldatzeko egin zuten lana aurkezteko helburuz. Beñat Achiary kantaria batu zaigu irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_BE%c3%91ATaXIARI.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak