MUSIBLA #100: Cigarettes After Sex, Joseba Irazoki, The Big Thief, Hamilton Leithauser, The Strokes, Igor Arzuaga

Aupa lagunok! Ehungarren saioa jada. Pixkanaka bidea urratzen goaz. Gaurko saioari hasiera emateko Cigarettes After Sex taldearekin emango diogu hasiera. Euren pop leun, belusatuarekin. Berara goaz hurrengo minutuetarako, bertan Joseba Irazoki eta lagunak entzutera. Zu al zara? Izeneko diskoa formazio honekin egiten duen bigarren diskoa da. The Big Thief taldearekin jarraituko dugu, U.F.O.F disko zoragarriarekin. Saio honetan entzun izan dugu tartean-tartean, gaur beste behin. Hurrengoa Hamilton Leithauser. Bere laugarren disko luzea kaleratu du 2020 urte honetan The Loves of Your Life. Eta bi abesti jarriko ditugu egile amerikarraren azken disko horretatik. The Strokes taldearen azken diskoa. The New Abnormal izenarekin kaleratu berri dute amerikarrek. Eta bukatzeko, Igor Arzuagaren azken diskotik ateratako abesti bat. Diskoaren izena Menditik jaitsi ginen da eta abestia Gorbeia. Ondo izan!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Ekologia politikoa

ol. Abu 28 , 2020
Ekologismoaren inguruko ikuspegi zenbait aztertu ditugu azkenaldion. Gaurkoan ekologia politikoa izango dugu hizpide, izan ere, Josuk eta Iñakik Ekopol ikerketa taldean parte hartzen dute, bi kontzeptuak uztartzen dituena. Katalunian ekoiten den aldizkari baten izena ere bada Ecología Política, eta Iñakik aspaldion parte hartzen du aldizkari horretan. Soziologia eta sozialismoa inork […]

Honekin lotuak