MUSIBLA #151: Liher, Birkit, AgarA, Bi Zaldi, Boy Scouts, Nick Cave eta Warren Ellis

Liher taldeak emango dio hasiera gaurko saioari. Euren azken diskoa, Eta Hutsa Zen Helmuga, energiaz beteta dator, 11 abesti bildu dituzte azken grabazio honetan, zein baino zein erakargarriago. Abesti bat besterik ezin dizut eman abesten du Birkite Alonsok (Birkit) “Azalak” izeneko abestian, Inertzia izeneko disko bikaineko abestietako bat. Ondo moldatutako abestiak eta istorio gazi-gozok lagunduta. Gaur egiten digu bigarren bisita Birkitek, etorriko dira gehiago. Irlandatik dator hurrengo taldea. Fontaines DC-k A Hero’s Death izeneko azken grabazioa kaleratu dute asko ez dela. Garapen luzeak eta errusiar mendi baten moduko konposizioak. Gomendagarria. Jones Agara eta Joseba B.Lenoir AgarA izeneko proiektuan bildu dira. Bi abestiko grabazio batekin datoz, eta erakargarri egiten da lehenengo entzunalditik. Badute Ezra Furman-en usain bat, lehenengo abestian gehien bat (“Egitan al zen?”). Ahotsen produkzioarengatik agian, edo gitarren soinu lakarrarengatik. Zinez interesgarria. Hurrengo taldea Zaldibiatik dator. Bi Zaldi dute izena eta emozio zama handi bat txertatu dute euren Lo Zena diskoan. Abesti bakoitza paisaia bat. Ikusmira ederrak. Taylor Vick musikariak Boy Scouts izenpean agertzen ditu bere grabazioak. Zetazko soinuak. Wayfinder du izena bere azken grabazioak. Eta bukatzeko Nick Cave eta Warren Ellis, buruz buru egindako diskoa ekarri dugu, Carnage. Galera onartzeko gidaliburua.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Abeltzaintza industriala aztergai eta Caparrosoko behitegi erraldoia

ar. Urt 11 , 2022
Gaurko lanaren ekonomia irrati tartean Abeltzaintza industrialaren auzia aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin. Polemika erraldoia piztu dute Alberto Garzon kontsumo ministroa ‘The Guardian’ egunkarian egindako elkarrizketa eta horri tiraka sektorearen egoera aztertu dugu. Bestetik Aitor Balbasek Caparrosko behitegi erraldoiaren xehetasunak ekarri dizkigu. Europako behi instalaziorik handiena Caparroson dago, Nafarroa […]

Honekin lotuak