MUSIBLA #150: Birkit, Hegazkin, Marruma, Nick Cave, Idoia

Saio honetako lehenengo minutuetan Birkit Birkite Alonso musikaria izango da gurekin. Arabarrak ibilbide luzea dauka, beti labanaren sorbatzean kulunka. Etenaldi luze baten ondoren berriz dugu lanean 2017an hasitako bidean beste urrats sendo batez, zorionekoak gu! Inertzia izena du 2021 honetan aurkeztu berri duen diskoak. Hegazkin taldeak bideo berri bat jarri du ikusgai, bideoa euren Lehergailua abestiarekin egin dute. Abestia Haize Beltzak izeneko disko ederrean bildu zuten. Gaur, berri hori aprobetxatuta ezin eutsi euren musika ekartzeari. Hurrena, arkeologia lan bat izan zitekeen, 1998an argitaratu disko zoragarri bat dakarkizuet. Diskoaren izena Gogoetak eta taldea Marruma zen. Tolosan sortu zen taldea eta rock progresiboa, funky eta pertsonalitate handia erakusten zituzten 13 abesti bildu zituzten. Gaur egun guztiz gozagarria, nahiz badiren hainbat urte kaleratu zenetik. Nick Cave entzun dugu ondoren, urte hasieran argia ikusi zuen Carnage disko berritik ale batzuk entzun ditugu eta, amaitzeko, sentsibilitate handiko emakume baten lana ezagutu dugu, Idoiak Ilun eta abar diskoa atera baitu aurten.

Deskargatu hemen.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #326: [Euskal Podcast elkartea aurkeztu da eta estudiotik atera gara]

al. Abe 20 , 2021
Edizio honetan Bilboko La Bolsa udaltegira mugitzen gara Euskal Podcast elkartearen aurkezpenera aktualitate teknologikoa eramateko. Hor barne, sare sozialen gatazkak, 5Garen zabalkuntza, kotxe autonomoen hedapena eta TituLOL izango dira gure protagonista nagusiak. arean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean326.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak