MUSIBLA #149: Liher, Pasadena, Bi Zaldi, Faye Webster, Hegazkin, Ezpalak

Indartsu emango diogu hasiera gaurko saioari Liher taldearen eskutik. Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken diskoak sobera du energia, energia ondo bideratua, esanahiduna, zurrunbilo batek bezala irentsi eta eramaten zaituena. Donostiatik Gasteizera goaz. Pertsonalitate handiko bi musikari bildu dira Pasadena izeneko proiektuan, Libe Garcia eta Jon Basaguren. Izaki Gardenak taldean elkarrekin ibili dira baina orain euren proiektua aurkezten digute. Izen bereko disko ederrarekin. Disfrutatzeko atmosfera beteak. Aurrera jarraituta Bi Zaldi taldearekin jarraituko dugu. Egia esan, denbora gutxian disko interesgarri pila bat agertzen ari dira E.H.n, tarte polita emango dugu diskook aletzen. Lo Zena, barnebiltzen zaituzten abestiez betetako lana da. Zaldibiako taldeak samurtasunez agertzen zaizkigu grabazio bikain honetan. Faye Webster musikariak I Know I’m Funny, haha diskoa kaleratu berri du eta mantso eramaten zaitu berarekin grabazioak dituen 11 abestietan nabigatuz. Zumarragatik dator hurrengo bikotea, Hegazkin dute izena eta pop elektronikoa jorratzen dute, sentsibilitate handiko eta mezudun konposizio bikainak bildu dituzte euren Haize Beltzak diskoan. Eta gaurko saioa bukatzeko Ezpalak taldearen musika baliatuko dugu. Eskarmentu handiko musikariek sortutako banda oso interesgarria. Kolpatu Topatu da euren azken grabazioa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Albek igandean bertso gala antolatu du

ol. Abe 10 , 2021
Algortako bertso eskolak iganderako Albe Gala antolatu du. Bertan Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta ALBEko bertsolariak kantuan arituko dira, Josu eta Aritz Landeta musikarien laguntzarekin. Gainera egunean Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketako sari-banaketa egingo dute. Imanol Uriak ekarri dizkigu xehetasunak. Igeretxe hotelean izango da zita. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_albe_gala_imanol.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak