Gaurko urrezko kantaren bidez, Pedrok gorazarre laukoitza egin nahi du. Lehenik, portugesezko olerki bat aukeratu duenez, omenaldi moduko bat egiten dio Portugalgo herriari, pandemia honetan erakusten ari den antolamendu eta erantzun bikainengatik. Bigarrenik, Joseba Sarrionandiari egin nahi dio gorazarre, garai batean euskaldunoi Portugalgo literatura hurbiltzeagatik. Hirugarren omendua Mikel Laboa dugu, olerki hori bere disko batean sarturik, hartaz gozatzeko aukera eman zigulako; eta azkenik, baina ez atzenik, hil berria den Jose Luis Zumeta margolariari, berak diseinatu zituelako Mikel Laboaren hainbat diskoren azalak. Adierazi beharra dago, Laboarena entzun ostean, Axiari aita-semeek egin zuten bertsioa ere entzungo dugula.
Deskargatu hemen.