Gaurko urrezko kantaren bidez, Pedrok gorazarre laukoitza egin nahi du. Lehenik, portugesezko olerki bat aukeratu duenez, omenaldi moduko bat egiten dio Portugalgo herriari, pandemia honetan erakusten ari den antolamendu eta erantzun bikainengatik. Bigarrenik, Joseba Sarrionandiari egin nahi dio gorazarre, garai batean euskaldunoi Portugalgo literatura hurbiltzeagatik. Hirugarren omendua Mikel Laboa dugu, […]

Loraldia jaialdia Joseba Sarrionandiaren Lisboara iritsiko da; Pessoa eta Sarrionandia casa do Fadon ikuskizunarekin. Martxoaren 18an estreinatuko dute propio jaialdirako sortutako pieza, Bilboko Itsas Museoan, eta emanaldiak testua, antzerkia eta Portugalgo Diana Villarinho fado abeslariaren doinuak uztartuko ditu, Loraldia jaialdiko antolatzaile Imanol Agirrek azaldu digunez. Mikel Antza idazleak prestatu du […]

Zinemira sailean atzo Gure Oroitzapenak film kolektiboaren estreinaldia izan zen. Hamabi zinemagilek ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren unibertsoa zinemara eraman dute. “Gure oroitzapenak” lan kolektiboan parte hartu duten hamabi zuzendariak estreinaldian izan ziren, bertan izan ginen, Carlos Quintela, Mireia Gabilondo, Oscar Alegria, Özcan Alper eta Maider Oleagarekin berba egin genuen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180928_GureOroitzapenak_estrenaldia.mp3 Deskargatu […]

Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da Gure Oroitzapenak. Adabaki ekoiztetxeak bultzatutako proiektuan hamabi zinemagilek parte hartzen ari dira. Pelikula egiten ari direla azpimarratu dute gaurko aurkezpenean eta udazkenerako bukatuta egotea espero dute. Hamabi zinemagilek Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioaren begirada bat eskaintzen duen pieza bana sortu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180411_sarri.mp3 Deskargatu hemen. […]

Gabriel Arestiren omenez, egun beteko jardunaldiak antolatu zuten asteazkenean  Bilboko Euskaltzaindiko egoitzan,  Arantxa Urretabizkaiaren eta Bernardo Atxagaren solasaldiak eman zion amaiera egunari. Aurreko mendeko figura garrantzitsuenen artean kokatu zuen Arantxa Urretabizkaiak Bilboko idazlea, eta  Bernardo Atxagak  bere idazkeran izan duen eragina nabarmendu zuen. Joseba Sarrionandia idazleak ekitaldirako propio grabatutako hitz […]