Gaurkoan, Bilboko Kafe Antzokian ibilitako talde eta abeslari batzuen 23 kanta eskaini dizkigu Pedro Elias Igartua musika kritikariak. Tapia eta Leturiarekin hasi da Pedro, Sean Keane kantari irlandarrarekin bukatuz. Tartean, besteak beste hemengo Anje Duhalde, Txuma-Rafa-Petti, 7 Eskale, Fermin Muguruza edo Ruper eta Mugalaris; kanpotik etorritakoen artean Los Coronas, Martin Carthy, Toots and the Maytals edo Chapottin y sus Estrellas entzun ditugu, Kafe Antzokian izandako kontzertu askoren aniztasuna eta aberastasuna adierazteko.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.