SOINUGELA:Flamenkoari buruzko bigarren atala eta beste

camaron.jpgAurreko astean hasitako bideari segida emanez, flamenkoaren gaineko bigarren atal bikain bat prestatu digu Pedro Elias Igartuak irratsaioaren bigarren orduan. Bertan flamenkoaren historian mugarritzat jotzen den “Antologia del cante flamenco” bildumako zenbait pieza gogoratzeko aukera izan dugu. Horrezaz gain, Chano Lobato, Camarón, Enrique Morente eta Juan Habichuelaren maisu lanen doinuak ere heldu zaizkigu Soinugelara. Musika entzuteaz gain, iruzkin guztiz jakingarriak egin ditu Pedrok gutako askok behar bezala ezagutzen ez dugun musika mota honetaz. Lehenengo zatian, ohi bezala, aniztasuna izan da nagusi irratsaioan. Hon hemen lehen zati horretan sartu diren musikarien zerrenda: Rolling Stones “Tumbling Dice”, Nick Cave “Dig Lazarus Dug”, Ruper Ordorika “Agurraren lezioa”, Drive By Truckers eta Amy Winehouseren lehen diskoa “Frank”. Lan berezi bi ere aurkeztu dizkigu Pedrok: alde batetik, Bob Dylanen bizitzan oinarritutako “I´m Not There” filmerako beraren kantuekin zenbait artistak egindako bertsioak eta, bestetik, Gaztelupeko Hotsak disketxeak “Gainsbourg begiratuz” izenburuaz prestatu duen omenezko bilduman agertzen den Maite zaitut (Je t´aime)) kantua, Mikel Agirrek eta Amaia Intxaustik abestuta.

Saio entzuteko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080515.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:NAROA GAINTZA Amaiur musika taldeko abeslaria

og. Mai 15 , 2008
Deustuar gaztea irratian izan dugu ordubete inguru BERBAZ. Amaiur erromeria taldean azken urteetan gorputz eta arima dabil bera, bai kantuan, bai agertokitik kanpoko zeregiin ugarietan. Urtean 70 bat plaza eginez, batazbeste 4 orduz oholtza gainean, aurreko eta osteko lanak eginez baita ere, jardun oparoa, inondik ere. Irakaslea dugu, gainera, Naroa, […]

Honekin lotuak