Gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak… Nork gehiago, nork gutxiago, denok ditugu senideak. Eta jendeak bezala, herriek eta hiriek ere badituzte senideak. Herri eta hiri batzuek lotura handiak edukitzen dituzte elkarren artean historia, kultura, industria edo ekonomiaren aldetik. Herri eta hiri horiek azkenean formal bihurtzen dituzte beren lotura eta harremanak, eta orduan […]

Bilboko Zazpikaleak ederrak eta bereziak iruditu zaizkit beti, baina azken urteetan, Donostiako edo Biarrizko alde zaharrek bezala, okerreko bidea hartu dutela uste dut. Bertako kale eta plazetan gero eta turista gehiago dabilenez, auzoa bere nortasuna galtzen ari da egunetik egunera. Betiko denda eta tabernen ordez, denda transnazionalak, taberna frankiziak eta […]

Gaur, lanetik irten naizenean, liburu dendarako bidea hartu dut. Berria egunkarian oso kritika ona irakurri dut liburu bati buruz, eta erosi egin nahi dut. Kale Nagusian gora joan naiz betiko liburu dendarantz, eta halako batean lagun batekin topo egin dut. Batak bestea agurtu ondoren, «Nora zoaz?», galdetu dit lagunak; «Liburu […]

Gaur alde batera utziko dugu Bilboko soziologia, bertako zoologian murgiltzeko. Bilbok, eduki ere, badaukalako bere fauna. Eta Botxoaren inguruak porlanez, etxez eta kalez beteta ez zeudenean, askoz fauna ugariagoa zeukan. Dena den, fauna horretan erregea txoritxo bat izan da beti: txinboa. Txinboa Sylviidae familiako txoria da, Europako lurralde epeletan bizi […]