Gaurko bertsio saioan rada Ruedak David Bowie handiaren kantua izan du hizpide. 50 urtetan pop musikaren aitzindaria dugu. Ahots berezia duen kantaria eta obra handi eta oparoaren egilea dugu. Umetatik musikaren zaletasuna izan zuen. Bowie musikari berritzailetzat jo izan da, bereziki 1970eko hamarkadan, bai bere ahots bereziagatik, bai bere musika lanen sakontasun intelektualagatik. Ospe handia izan zuen lehenengo taldearekin, David Jones and The Lower Third 60ko hamarkadan. Hala ere, bere hamarkada 70koa izan zen; izan ere, rock-aren munduan izugarrizko aldaketak eragin zituen David Bowie ezizenarekin Space Oddity, The Man Who Sold the World, Hunky Dory eta Ziggy Stardust diskoak kaleratu zituenean. Abeslari dekadentearen pertsonaia gisa agertu zen, eta disko bakoitzean rol berri eta anbiguo bat asmatzen zuen. Bertsioak Shaun Cassidy, Seu Jorge, Ricky Lee Jones, Clare Quilty band, Death or Alive.
Deskargatu hemen.