11 ISPILU: “Mrs. Robinson” kantua

Simon & Garfunkel bikoteak sortutako kantuaren bertsio batzuk ekarri ditugu gaurkoan. Jatorrizkoa sortu zuen bikotearen ibilbide artistikoa eta gorabeherak aipatu ditugu lehendabizi. 1967ko The Graduate filmaren sonu bandan agertzeagatik egin zen famatu kantu hau, Paul Simonek lehenago konposatu bazuen ere, eta hurrengo urtean argitaratu zen single gisa, arrakasta handiz. Gaurkoan, hurrenez hurren, Jamie Cullum, Kik Tracee, The James Taylor Quartet, The Lemonheads eta Frank Sinatrak egindako bertsioak entzun ditugu.

Deskargatu hemen.

Jatorrizkoa entzun nahi baduzu:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Udal politika: Bilboko alkateak iragarritako Bakearen foroaren inguruko iritziak eta turismoa hizpide

az. Aza 2 , 2016
Asteazkeneko udal politika tartea  izan dugu Ibaizabal saioan, gaurkoan Fernando Atxa Udalberriko kidea, Koldo Bilbao EAJ kidea eta Alba Fatuarte EH bilduko zinegotzia izan dira gurean.  Lehenengo bakegintza izan dugu berba gai. Juan Maria Aburto alkateak aurreko astean jakitera eman zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Bilbon bakearen foroa antolatuko zela. […]

Honekin lotuak