Abandoko bizilagunek elkarretaratzea egingo dute gaur Gotzaindegiaren eta Mutualiaren proiektuaren aurka

Urtebete bete da Abando Bizigarri eta Osasuntsua elkarteak mobilizazioak egin zituenetik, eta urtebete da hirigintza gizatiarrago eta osasuntsuagoa, ez espekulatibo eta inbaditzaile baten aldeko aldarrikapena egin zuenetik. Udalak Bilbo berdearen aldeko aldarrikapenak egin ditu eta Gotzaindegiak, komunitateari zerbitzua emateko dagoela esan du. Emaitza, ordea, higiezinen operazio opakoa izan dela salatu dute elkarteek , espekulazio urbanistiko bat. Irregulartasunez betetako birkalifikaziorengatik izan da, Abando zonaldean geratzen den espazio libre apurra desagerrarazten duena hain zuen. EAEko Auzitegi Nagusian epaitzen ari dira kasua. Elkarteak  hainbat argudio erabili ditu egoera bidegabe horren aurka, hala nola, inguruan hurbileko berdeguneak behar direla, egungo eraikinaren interes historikoa eta Cervantes Ikastetxearekiko hurbiltasuna; izan ere, arriskuan jarriko lirateke haurren osasuna, eurek baitira ahulenak, eraispenaren, obren eta eraikinaren ondorioz sortutako zarata, hautsa, kutsadura eta argi naturalaren faltagatik. Pandemiak are gehiago utzi du agerian osasuna eta ongizatea hiri-proiektu ororen funtsezko elementu direla. Hurbileko parkeak sortu behar dira, funtsezko elementua baitira hiritarren bizi-kalitatean. Politikariek entzungor egin dute eta interes ekonomikoa nagusitu da; izan ere, proiektuak aurrera jarraitzen du eta obrak uda honetan hastearekin mehatxatzen ari dira. Horregatik guztiagatik, elkarretaratzea deitu dute gaurko ekainaren 18an, ostegunean, 18:30ean, Heros, Barrainkua eta Lersundi kaleen artean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aiko taldeak online dantza potearekin bukatuko dugu ikasturtea

og. Eka 18 , 2020
Koronabirusa dala eta, 2019-2020 ikasturte hau berezia izan da denontzat, baita Aiko taldearekin dantzak ikasten ibili direnentzat. Ordenagailu aurrean dantzan bukatu dute eta buruan genituen hainbat egitasmo hankaz gora. Dantzaz eta ikasteko metodologiaz jardun dugu Sabin Bikandi dantzari eta txistulariarekin.  AIKO Taldetik euren eskuetan zegoen guztia egin dute elkarrekin dantzan […]

Honekin lotuak