Aiko taldeak online dantza potearekin bukatuko dugu ikasturtea

Koronabirusa dala eta, 2019-2020 ikasturte hau berezia izan da denontzat, baita Aiko taldearekin dantzak ikasten ibili direnentzat. Ordenagailu aurrean dantzan bukatu dute eta buruan genituen hainbat egitasmo hankaz gora. Dantzaz eta ikasteko metodologiaz jardun dugu Sabin Bikandi dantzari eta txistulariarekin.  AIKO Taldetik euren eskuetan zegoen guztia egin dute elkarrekin dantzan jarraitzeko, eta alde onari begira, dantzakide berriak aurkitu dituzte Catalunya, Asturies, Lombardia edo eta Buenos Airesen, adibidez.Datorren ikasturtean zuekin dantzan jarraituko dugu Bilbon, Donostian, Durangon, Gernikan, Lekeition, Markinan, Galdakaon, Bermeon… eta online dantzan egiteko bidea ireki dituzte. Bitartean, nolabait elkarrekin ikasturtea agurtzeko, Online Dantzapoteoa antolatu dute  larunbatean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

INOR EZ DA KROKETA BERE HERRIAN: Porrua

ol. Eka 19 , 2020
Porru eginda iritsi gara aste bukaerara, horregatik gaurkoan barazkia luzea, haritsua, zuri eta berde kolorekoa hautatu dugu. Porrua, porruaz eginiko platera izango dira protagonista. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen […]

Honekin lotuak