Datorren igandean, hilak 20, Olentzero jaia izango da Bilboko Kafe Antzokian, Kurkuluxetan umeguneak eta Zaparrada konpartsak antolatuta. Arratsaldeko bost ta erdietan hasiko da bi orduko festa, non Olentzero bera eta Maridomingi ere ez dira faltako, Koldo Zelestinok esan digunez.
Ahotsak elkarteak salaketa jarri berri du, Carmen Albak (gobernuko ordezkaria Nafarroan) egindako mehatxuen aurrean. Ahotsak-ek bideo bat atera zuen, enegarrena, eta Carmen Albak Mozal legea “aplikagarria zela” esan zuen bideoan polizia batzuk agertzen zirelako. Orain erantzuna etorri da, Sergio Labaienek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151217hizpideasergiolabayen.mp3 Deskargatu hemen