IBAIZABAL: Hauteskundeen ondoren dena da posible Nafarroa Garaian

Hala ematen du, eta UPN gobernutik kentzeko hasi dira alderdi eta koalizioen arteko bilerak, Euskalerria irratiko Mikel Bujandak kontatu digunez. Mahai baten bueltan bildu dituzte Euskalerria irratikoek aldaketaren gobernua osa lezaketen lau alderdiak, solasaldi interesgarrian. Deigarria da, bestalde, egun hauetan UPNk erakutsitako urduritasuna, eta horren erakusgarri dira azken egunotan egin dituen mugimenduak. Horrez gain, Iruñeko Liburu Azoka eta Tonbola aipatu ditu Bujandak.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Igandean Bilbon... Ibilaldia

ol. Mai 29 , 2015
San Frantzisko auzoko Harrobia Ikastolak antolatuta, Bizkaiko Ikastolen Ibilaldia festak Bilboko hainbat leku hartuko ditu: San Frantzisko, Miribilla, Bilbo Zaharra, Zazpi Kaleak, Areatza, Erripa… Aurtengo leloa “Harro ibili” da, eta Fernando Garrigós ikastola horren zuzendariak “igandean euskararen alde Bilbora etorri eta gozatzera” animatu ditu entzuleak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150529solasfernandogarrido.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak