Denboraldiko azken saio honetan, Applek aurkeztu duen azkenekoarekin, Euskaltelen akordio berriekin eta MKKNren zigorrekin ospatzen dugu gure jaia. #HamarkadanZehar eman digun onena birpasatuko dugu gure entzuleekin batera, eta galdera oso garrantzitsu bat erantzungo dugu: egongo da hamaikagarren denboraldi bat?
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren eskutik uztailaren 15ean Gorria ikuskizuna eskainiko du Euskal Museoak. Esanahi asko ditu gorriak Kolore gorriaren sinbologia hari hartuta (bizitza/heriotza, arriskuak, debekuak, ideologia, lotsa, desira…) gatazka askotaz arituko dira ordu eta laurdeneko emanaldian, gitarra eta perkusioak lagunduta. Gaurkoa Askoa izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/2000707_piper_Gorria.mp3 Deskargatu […]