Ekain Albite Zumaiarrak Haizearen Egia film laburra estreinatu berri du. Tahar gaztearen istorioa kontatu du: Saharan jaio eta Euskal Herrian bizi den 20 urteko mutilarena, alegia. Haren familiak Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du eta, egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Egoerak bultzaturik, saharar gaztea etxera itzuliko da eta, aitaren gorputza garbitzen duen bitartean, musulmandarren usadioak jarraituz, aurre egin beharko die hainbat egoerei, bai eta iraganari ere. Gaurkoan Ekain Albite bera izan dugu gurekin.
Deskargatu hemen.

