PIPERPOLIS: Izate, “Zaharregia, txikiegia, agian”, Anjel Lertxundi…

Zaharregia, txikiegia, agian    Izate musika taldea izango da gure lehenengo gonbidatua. Izate taldea 1999 urtean sortu zen , Donibane-Lohizuneko gazteak osatzen dute taldea. “diska” izeneko bere lehen lana kaleratu dute.
“Zaharregia, txikiegia, agian” (argazkian) egitasmoan oinarritutako “Agian” dokumentala estreinatu berri da hegoaldeko zinema aretoetan. Bost protagonista ditu dokumentalak, Kirmen Uribe, Mikel Valverde, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarin, bost protagonistei egindako elkarrizketak dira dokumentalaren oinarria. Piperpolisen Arkaitz Basterra gonbidatu dugu, dokumentalaren ekoizlea, gidoigilea eta zuzendaria.
Literaturaren atalean Anjel Lertxundi izango da gurean “Ihes betea” bere azken  eleberriaz hitz egiteko. Bigarren Mundu guda aurreko Alemania nazian kokatzen du bere nobelaren istorioa Anjel Lertxundik. Warner gazte hitlerzalea da gerra aurreko Alemania nazian. Bere familian sekretu handi bat gordetzen dute, baina sekretua agerikoa egiten denean, Warner ihes egitera behartuta izango da.
John Trollope eta gomendioak ez dira faltako. Saioa  deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Denboralea Bizkaian

az. Urt 31 , 2007
Gaurko Solasaldian, Josu Larrinagak pasa den denboralea izan du aztergai. Hasteko, bere ustez lurrak atsedena, patxada hartu du denborale horren bitartez. Jarraitzeko, denboraleak hainbat arlotan izendako eragina aztertu du, argindar-matxurekin hasiz errepide egoera kaotikoraino, eskolan, lantokietan edo kale gorrian bizi direnentzat izandako eragina ahaztu gabe. Solasaldia deskargatu nahi baduzu, klikatu […]

Honekin lotuak