Barakaldoko alkate Tontxu Rodriguezek 37.000 euro gastatu ditu abendutik hona hedabideetan agertzen, Gotzon Hermosilla Berria egunkariko Bilboko erredakzio-buruak kontatu digunez. Batzuetan deitu dute, baina beste batzuetan Barakaldoko udalak berak antolatzen ditu alkatearen adierazpenak. Honekin batera, herri horretan duela gutxi egindako inkesta baten berri eman digu Gotzonek: horren arabera PSEk boto nahikotxo galduko luke maiatzeko hauteskundeetan.
Next Post
IBAIZABAL: UEUko Udaberriko ikastaroak
al. Ots 28 , 2011
Duela gutxi iragarri duten bezala 8 ikastaro egingo ditu UEUk datozen asteetan, Informatika, Gizarte gai eta Zientzia aplikatuen inguruan. Gaur egun etengabe ikasteak duen garrantzia azpimarratu du Mari Karmen Menika UEUko Ikastexe Nagusiko arduradunak. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazioa ueu.org gunean aurkituko duzu. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Honekin lotuak
-
2024/01/26
Bilboko Aratusteak aurkeztu dituzte
-
2013/10/11
10etatik aurrera:Marabilli re
-
2011/03/16
SOLAS GIROAN: “Euskaraz bizi” eguna
