Beldurrezko eta fantasiazko zinema bueltan da: azaroaren 7tik 12ra egingo dute FANT jaialdia

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. Edizioa  Azaroaren 7tik 12ra egingo da, udaberrian pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero. Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia El hoyoren zuzendariak Fantrobia saria jasoko du, zinema munduko figura berriei eskaintzen zaiena. Sail ofizialean hamar pelikula lehiatuko dira, film luze, gidoi eta zuzendaritza onenaren sariak lortzeko. Film laburrek pisu handia izango dute berriz ere Fanten programazioan: 22 lan (horietatik 10 euskaldun) lehiatuko dira film labur onenaren eta publikoaren sariagatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zapalduon memoria astea antolatu dute Zazpi kaleetan eta Bilbo Zaharrean

az. Urr 14 , 2020
Urriaren 19tik 24ra Zapalduon memoria astea antolatu dute Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko norbanako ezberdinek. Lan askoren ostean, azkenik aste osoko egitaraua antolatu dute, ibilbide, mahai-inguru, eta ekitaldi txikiz betea dator. Memoria egiteko unea dela iritzita, zazpi kaleetako eta Bilbo zaharreko lagun ugari elkartu eta garai, sasoi eta gertakari ezberdinak […]

Honekin lotuak