Zinea: David Perez Sañudoren “Ane” eta François Ozon “Été 85” filmak ezagutu ditugu

Bilbo hiria irratian zinemari leiho bat irekiko diogu. Azken urteetan pantaila txikirako  egindako lanen inguruan hitz egin dugu. Oraingoan areto handietan ikusteko egiten diren  pelikulak izango ditugu hizpide. Askotan  etxeko sofaren berotasunean ikusten ditugu baina ez da berdina. Zineaz, pelikulez eta sorkuntzaz berba egiteko Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo hiria irratiko sintoniara. Bi pelikula ekarri ditu lehenengo tarterako. Bihar estreinatuko den Ane filma (Euskal Herria, 2020). David Perez Sañudo eta Amania Films ekoiztetxe arabarraren filma da. Euskal zinemaren saria irabazi du filma honek aurtengo Donostiako zinemaldian.

Lidek bere alaba Ane etxean ez dela konturatzen da, seguru asko aurreko egunean izan zuten eztabaida gogorrak eragin du desagertzea. Aneren gauzen artean bilatuz, bere alaba ezagutzen ez duen pertsona bat dela konturatuko da. Gai asko lantzen badira ere, ama eta labaren arteko erlazioa azpimarratzekoa da.

Gaurkoan aipatutako bigarren filma François Ozon-en Été 85 da . Denboraren iheskortasunari, nerabeen maitasunari eta behin egiten ditugun promesak betetzeko beharrari buruzko filma. Honetan ere ama eta semearen arteko erlazioan dagoen nabarmentzekoa da.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=nB2FClKU6as

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Billy Swan, Tamikrest, Pettirekin solasean, The Jayhawks, Jamaikako J.J. Johnsonen produkzioak

ol. Urr 16 , 2020
Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The […]

Honekin lotuak