Espainiako hauteskunde orokorrak, Berdintasun heziketa plana eta Maider Galardiren ikerketa Argia astekarian

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Pedro Sanchezen garaipenaren inguruko iritzi eta hausnarketak eraman dituztelako azalera. Hala ere, beste hiru gai nabarmendu ditugu haste honetan. Pello Zubiriak Ugo Bardi italiarraren hausnarketak ekarri ditu. EAEko II. Hezkidetz Plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, eta bertan 2023. urtera arte “berdintasunaren eta tratu onen” bidean egin beharreko bide orria markatu dute. Bukatzeko, Maider Galardi F. Agirre kazetari eta ikerlariak orain arte ikusezin izandako emakumeei eman nahi izan die ahotsa bere ikerlanean eta horretarako bederatzi elkarrizketa sakon egin ditu. Ikerlanaren izenburuak zehazten du zertaz hausnartu duen: 1980-90eko hamarkadetan senide eta lagunak gatazkaren erdigunean izan zituzten andreen memoriaren eta praktika erresistenteen bilketa feminista.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko BELE Lutheria Eskola ezagutu dugu

ol. Mai 3 , 2019
Gaurkoan Lutheria eskolara hurbildu gara. Artisautza eta soinua uztartzen dituen jakintza da luteria, musika tresnagintza, alegia. Bilbon bertan dugu langintza horren eskola bat, Euskal Herriko bakarra. Eskola ezagutzera emateko bi egun prestatu dituzte  maiatzaren 4a eta 8a. Bertako Luis Artola gonbidatu dugu gurera azalpenak emateko. Arku-instrumentugintza eta konponketa (biolin, biola […]

Honekin lotuak