IBAIZABAL: Akatz taldeak ‘Vuelta y Vuelta’ bira Kafe Antzokian bukatuko du

Hogeita hiru urteko ibilbidea bete ditu  Akatz ska eta rock stedy bandak. Ezinbeste erreferentzia bilakatu da. Aurreko urtean Vuelta y Vuelta lana argitaratu zuten. Espainiako reggae diskoetxe garrantzitsuenetako batekin, bira handia egin dute,  larunbatean bukatuko dute Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertuan. Borja Goñi batu zaigu saiora eta diskoak ekarritako berritasunak komentatzenaz gain larunbateko kontzertuaren inguruko sekretu batzuk kontatu dizkigu. Esaterako sarrerarekin batera bertaratzen direnak disko berezi bat eskuratuko dutela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

UDAL POLITIKA: 2017 aurrekontuak aztergai , EAJ, EH bildu eta Udalberri alderdiekin

az. Aza 9 , 2016
Udal politika tartean Koldo Bilbao EAJko kidea, Fer Atxa Udalberriko kidea eta Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotzia batu zaizkigu. Hiru gai izan ditugu mintzagai. Aste honetan  jakitera eman dira aurrekontuak 527,9 miloi izango ditu 2017ko aurrekontuek.Bizkaiko Aldundiak ez bezala, Bilboko Udalak bere aurrekontua handituko du datorren urtean. Guztira 527,9 milioi […]

Honekin lotuak