‘Musikak salbatuko gaitu’ diskoa aurkeztu du Gatibuk

Talde bizkaitarrak abenduaren 4ean kaleratuko den bederatzigarren diskoa aurkeztu du Bilboko Bira Kultur Gunean. ‘Musikak salbatuko gaitu’ izeneko diskoaren bidez, musikaren garrantzia aldarrikatu dute Alex Sardui, Gaizka Salazar, Mikel Caballero eta Haimar Arejita Gatibuko kideek. Azken honek adierazi duenez, sektore estrategikoa da musika eta gizarteari asko lagundu dio bizitzen ari garen egoera honetan.

Tarragonako La Casamurada estudioan grabatu zuten azken disko hau. Azalari dagokionez, hartz polar bat agertzen da binilo baten gainean. Hartza ere musikak salbatu duela irudikatu nahi izan dute irudi honen bidez. Kantuei erreparatuz, hauen testura ez da hain rockeroa, errekurtso pausatuagoak erabili baitituzte. Sonoritate berriak egongo dira presente diskoa berri honetan, pianoa eta teklatua, besteak beste. Abestien letran eragina izan du COVID-19ak, egoera honen baitan idatzi baitira.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sopelan eta Leioan ospatuko da 2021eko Ibilaldia

al. Aza 30 , 2020
2021ean Sopela eta Leioan ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaialdia, Ibilaldia. Pandemia egoerak bete betean jo zuen aurten Elorrion egin behar zen ibilaldiaren ospakizunean, baina zailtasunak gaindituz, ekimen ezberdinak antolatzea lortu dute urte osoan zehar. Ibilaldia urtean zehar garatuz joaten den proiektua da eta edizio bakoitzean ikastola ezberdin batek antolatzen du. […]

Honekin lotuak