Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean ospatuko da jaialdiaren 44. edizioa Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, baina Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. […]

Talde bizkaitarrak abenduaren 4ean kaleratuko den bederatzigarren diskoa aurkeztu du Bilboko Bira Kultur Gunean. ‘Musikak salbatuko gaitu’ izeneko diskoaren bidez, musikaren garrantzia aldarrikatu dute Alex Sardui, Gaizka Salazar, Mikel Caballero eta Haimar Arejita Gatibuko kideek. Azken honek adierazi duenez, sektore estrategikoa da musika eta gizarteari asko lagundu dio bizitzen ari […]

Igandean, uztailak 14, ez ohiko kontzertua eskainiko du Berri Txarrak taldeak Kobetamendin. Berri txarrak taldearen emanaldi berezia izango da, hainbat musikari gonbidaturekin eskainiko baitu kontzertua, gaueko bederatzietan abiatuta. Horrez gain, Kobetamendin kultur eskaintza zabala izango da 16:30etik aurrera, eta horren inguruan berba egingo dugu. Gotzon Barandiaranek ekarri dizkigu egun horretako […]

Gotzon Barandiaranen Hitzen  ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]

Gaurko Soinugelan Josu Larrinagarekin egin dugu berba, iragan udagoienean argitaratu zuen Euskal musika kosmikoak liburuaren inguruan. Soziologia doktoretzarako berak egindako tesian oinarrituta dago liburua. Euskal musika kosmikoen historia soziala taxutzeko nolabaiteko argitasuna eman diezaguke Euskal Herrian iragan mendeko 60ko hamarkadatik oraintsu arte gertatu diren zenbait prozesuren inguruan. Musika popularrak gure […]

Monografikoa: DUT. 90eko hamarkadako euskal rock musika joerak irauli egin zituen DUT Hondarribiako taldeak. 1993an sortuak, 2002an kaleratu zuten azken lana “Askatu korapiloa” (Esan Ozenki, 2000)  Nostalgiak hartu gaitzala tarte batez. Klasiko bat. https://bilbohiria.com/docs2/2017/artayorran/abyo%23261-dut.mp3 Deskargatu hemen.

Labetik atera berri!! Zea Mays –Harro- eta Willis Drummond –Tabula rasa–  aizkorakada berriekin datoz; azaroaren  eta 16an, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Bilboko Kafe Antzokian; hori berori hona dakarguna gehi Willis Drummonden bi kanta zuzenean bertan. Rock’n Roll!! Egurre!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161118_artayorran_zeamays-willisdrummond.mp3 Deskargatu hemen.

Labetik atera berri!! Zea Mays-“Harro” eta Willis Drummond- “Tabula rasa”  aizkorakada berriekin datoz; azaroaren  eta 16an, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Bilboko Kafe Antzokian ; hori berori hona dakarguna gehi Willis Drummonden bi kanta zuzenean bertan. Rock´n Roll!! Egurre!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/161118_artayorran_zeamays-willisdrummond.mp3 Deskargatu Hemen