2021ean Sopela eta Leioan ospatuko da Bizkaiko ikastolen jaialdia, Ibilaldia. Pandemia egoerak bete betean jo zuen aurten Elorrion egin behar zen ibilaldiaren ospakizunean, baina zailtasunak gaindituz, ekimen ezberdinak antolatzea lortu dute urte osoan zehar. Ibilaldia urtean zehar garatuz joaten den proiektua da eta edizio bakoitzean ikastola ezberdin batek antolatzen du. 1978an antolatu zen lehenengo Ibilaldia eta 1980ko urteaz geroztik urtero ospatu da, betiko helburuei eutsiz: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera eramatea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Deskargatu hemen.