Datorren ostegunean, hilaren 15ean, hasiko da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren 22 lagunen aurkako epaiketa. Anitzak izan dira azken asteotan epaiketa horren aurka burututako ekitaldiak: elkarretaratzeak, manifestazioak, Babes Taldeak, atxikimenduak, adierazpenak… Laguntza ekonomikoa ere eskatu diote euskal gizarteari, auzipetuek gutxienez 200.000 euro gastuko dituztela kontuan hartuta. Defentsarako murrizketa ere salatu dute (proposatutako 140 lekuko 20 baino ez dituzte onartu Madrilen). Bukatzeko, Maribi Ugarteburu Udalbiltzaren auzipetuak datorren astean, hilaren 17an, Bilbon izango den manifestazioa gogoratu digu.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.