Kolore Guztietako Basoak plataformak baso-eredua erabat aldatzea eskatzen du

Kolore Guztietako basoak plataforma larunbatean gure irekia antolatu du Gernikako Astran. German Sierna izan dugu gaurkoan bidelagun, larunbateko gure irekira gonbitea luzatzeaz gain gure inguruan ditugun basoak nolakoak diren azaldu digu. Baso autoktono gutxi dugu Bizkaian. Bizkaiko baso eremuen %53 pinudiak edota eukalpitoak dira. Zuhaitz horiek azkar hazten dira, baina sute bat dagoenean oso kaltegarriak izaten dira ingurumenarentzat,ez bait dute biodibertsitateari lekua usten. Plataformako kideen esanetan “Arazoa ez bada  berehala zuzentzen, ekonomian eta ingurumenean ondorio larriak ekarriko ditu zuhaitz hauetan oinarritutako basogintzak”. Monokultibotik naturaren hurbileko baso kudeaketara pasatzea defendatzen dute, baso publikoetan batez ere, baina jabe pribatuentzako laguntzak ere eskatuz.

Larunbateko gure irekian parte hartzeko idatzi honako helbidean; koloreguztietakobasoak@gmail.com

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboko Irala auzoak 100 urte bete ditu eta bihar ospakizunen amaiera ekitaldia egingo dute

og. Aza 29 , 2018
Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea eman dute ospakizunerako osatzen. Bihar amaituko dute mendeurreneko osakizunak. Harino Panadero eraikinean  egin dute hitzordua eta bertan auzoko Rogelio Mendoza Pinedoren inguruko dokumentala entrenatuko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181129_Irala100.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak