Gaurkoa Balerdi Balerdi taldearen lan berriaren aurrerapen kantua entzun dugu. Maiatzean argitaratuko dute “Galtzen ikasteko metodoa” deituriko lan berria. 90eko hamarkada Iruñean sortutako taldearen ibilbideko bosgarren lana izango da. Aurreko lanetik formazioak aldaketak izan ditu, Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola eta Petti. Toño Muro (ahotsa eta gitarra) eta Sergio Ibarrola Zara (bateria) jatorrizko kideek osatzen dute laukotea. Hiru anaiak deituriko aurrerapen kantua entzun dugu.
Deskargatu hemen.