Iragarrita geneukanez, Ekainaren 29rako deituta zegoen Greba Orokorrarekin bat egin du Bilbo Hiria Irratiak. Hori dela kausa programazio berezia eskaini dugu, grebaren inguruan hain zuzen. Eta horretarako sei elkarrizketa egin ditugu: ELAko Patxi Agirrezabala, ESKko Igor Mera, LABeko Gorka Beratsategi, CCOOko Jexux Uzkudun, Irratia.comeko Patxi Gaztelumendi eta greba.euskalherrian.infoko Gorka Julio izan dira elkarrizketatuak. Bukatzeko, LAB sindikatuko Ziortza Ameztoiri behin behineko balantzea egitea eskatu diogu.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.