Pensiodunak Martxan taldeko kide Mikel Argiñarenak kontatu digunez, afera martxoaren 5ean hasi zen, aipatu egunkariak BBVAko Pentsio Zuzendariak argitaratutako adierazpen batzuekin. Bertan, etorkizun iragarpena egiten zuen David Carrascok, banku horretako pentsioen zuzendariak. Pentsio murritzagoak eta jubilazio data atzeratuko dela adierazi zuen Carrascok, eta konponbidea norbanakoek, ahal dutenek bederen, pentsio plan pribatua egitea zela baieztatu zuen. Orduan Bizkaiko Pentsiodunak Martxan Elkarteak gutuna bidali zuen El Correora, Carrascoren adierazpenei erantzuna eman nahian, baina egunkari horrek ez du argitaratu eta ez du erantzunik eman. Atzean mami asko duen gaia: pentsioen etorkizuna.
Honekin lotuak
-
2013/02/07
IBAIZABAL: Arabako Kronika
-
2006/05/16
KINGSTON HIRIA: The Skatalites taldea