Bertso saio mundiala rol partida bilakatuko da

Albek  bertso saio mundial berezia antolatu du asteazkenerako. Bertsolaritzak rol jokoarekin bat egingo du,  fakzioz eta pertsonaia bereziz betea. Irailaren 2an, 19:30ean, hitzordua Muxikebarrin rol-jokalari bihurtutako bertsolariekin: Jone Uria, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña eta Jon Maia ATOPIArekin elkarlanean. Xabier Landabideak ATOPIA rol jokoaren kideak azaldu digu nolakoa izango den jolasa.
ATOPIA rol-joko euskalduna da, eta bertan, Lurraren bertsio alternatibo batean, Euskal Herrian konspirazio teoria guztiak fakzio bihurtu dira. Aurten, bertso saioa rol-joko bihurtuko dugu, eta bertsolariak rol-jokalari.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Eratu berri den gobernuaren erronkak aztergai

al. Ira 7 , 2020
Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak larunbatean egin zuen karguaren zina, eta egun horretan bertan jakinarazi zuen gobernuaren osaera: Jaurlaritza berriaren sailak eta sailburuak. Horiek bihar hartuko dute kargua, lehen gobernu kontseilua egin aurretik. Legegintzaldia beraz orain abiatzen da eta ez da erronka makala, izan ere pandemiak hainbat esparrutan eragin du. Ez […]

Honekin lotuak