Iailaren 21etik 23ra, Errekalden Zirkualde jaialdiaren  XIV. Edizioa izango da. ,Bilbon  zirkuko arteei eskainitako jaialdi bakarrak, Errekaldeko Plaza agertoki nagusia bihurtuko da eta  publiko guztientzako akrobazia, trapezio, masta txinatar, malabarak, orekakeria eta umorezko ikuskizunen proposamenak partekatuko dituzten konpainiekin. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230913_zirkualde.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburuan Errekalde Hazi ekimena ospatuko da, bertan auzoko elkarte eta taldeek euren lanak kalera aterako dituzte, azoka erraldoia osatuz. Musika, pintura, moda, argazkigintza, poesia, artisautza, dantza, folklorea… Asteburu batean bilduta formatu desberdinetan: tailerrak, erakusketak, erakustaldiak, azoka, bisita gidatuak…Gurean izan dira asteburukoak ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230512_maite_errekalde.mp3 Deskargatu hemen.

Irala, Errekalde, Larraskitu, Uretamendi, Betolaza, Aratzu Goikoa, Artatzu Behekoa, Iturrigorri-Peñaskal, Urizar dorrea eta San Adrian auzoetako eragile sozial eta elkarte batu eta Bilboko hegoaldea bizirik plataforma aurkeztu dute. Ekimen honen helburua instituzioei auzoa hauekiko duten utzikeria salatzea da, izan ere haserre eta kexu agertu dira. Arrate Lopez izan dugu gurean.  […]

“Auzoak elkarbizitzaren orea egiten dugu” lelopean askotariko jarduera-programarekin iritsiko da “Ogiaren astea” Errekaldera. Jarduera horren helburua beti izan da  parte-hartzerako eredu barneratzaile bat sustatzea, herritarrentzako irekia, eta prozesuko protagonista batzuen eta besteen arteko egiazko elkarbizitza bat eragingo duena.Gaztelekura jo dugu Goizalde Azkona izan da gurean eta aste honetan zehar antolatutako […]

Metro Linea 4 plataformak Euskal Trenbide Sarearen partaidetza-prozesu alternatiboa egin du, eta Irala, Errekalde eta San Adriango 3.378 herritarrek parte hartu dute. Erakundeei eskatzen diete kontuan har ditzatela beren proposamenak. Agerraldian azaldu dutenez, martxoan ETSk kontratatutako enpresa bat parte-hartze prozesu abiatu zuen metroaren 4. lineako trazatu aukeratzeko,  Pertsona horiek azaldu […]

Bizkaiko SOS Arrazakeriak elkarteak adierazi duenaren arabera, gizona Errekaldeko lagun bat bisitatzera zihoala, 24 urteko mutil batek errieta egin, eta autoraino jarraitu zuen. Bertan, zertan ari zen galdetu, eta izkinako okindegiaren pertsianaren kontra bultzatu zuen. Lepotik heldu, eta gizona ihes egite saiatu bazen ere, segituan, gaztearen bost lagun gehiago agertu […]

Berdinki zirku garaikide elkarteak estreinatu berri  du Mikra deituriko ikuskizuna. Asteazkenean Bilbon izango dira, errekalde plazan 19:30etan Zirkualde jaialdiaren barruan. Urriaren 2an, berriz, Leioako Aldapa auditorioan izango dira, 21:00etatik aurrera. Abiapuntutzat generoaren eta rolaren arteko harremana hartu eta norbanako gisa ditugun jarrerak deseraiki dituzte ikustera emateko nola diren kultura zamaren […]

Larunbatean metroko laugarren lineak egin beharko lukeen ibilbidea irudikatuko du haren aldeko Metro linea 4 plataformak. Errekaldetik abiatuta giza katea egingo dute Zabalburu plazara. Metro Linea 4 osatzen duten auzo elkarte eta kolektiboek metroaren 4. linea “atzerapenik gabe” egiten hasteko galdegin dute. Bilboko hegoaldeko guneko auzokideak “historikoki alboratuta” daudela salatu […]

Errekalde auzoaren historia, izaera eta gizarte mugimenduak ezagutu  ditugu #auzozauzo saio berezian. Auzo elkarteko lagunen eskutik abiatu gara. Auzo elkartea duela 50 urte sortu zen, Bilboko zaharrenetakoa da, Joserra Riaño eta Jose Luis Padilla “Padi” gure mikrofonoetara hurbildu dira eta auzoaren inguruko hainbat jakingarri eman dizkigute. Auzo populatua, bizia eta […]

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Errekalde auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean abiatuko dita Errekaldeko jaiak eta larunbatean bigarren eguna izango dute, Ekainaren 23an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira Errekalde auzoko jaiak.  Bi orduko saioan, auzoa bertatik beratara ezagutzeko aukera izango dugu. Larunbatean Emakumeen […]