Datorren astelehenean, martxoaren 8an, mobilizazioak antolatu ditu Bilbo Feminista Saretzen taldeak. Ekitaldia, 11:00etatik 19:00ak arte izango da Pio Baroja Plazan hasita. Atzerritarren bulegoan egingo den kontzentrazioarekin hasiko da eguna, eta 12:00etan udaletxera jaitsiko dira. Iberdrola dorrera helduko dira 13:00etarako eta 19:00etan Jesusen Bihotzetik ateako den manifestazioarekin amaituko da eguna.
Martxoaren 8an, aurreko grebetan bezala, zaintzen kolektibizazioa eta erantzukidetasuna izango da besteak beste aldarrikatuko dena. “Sistema arrazista arrakalatu” lelopean, emakume migratu, lesbiana, trans eta identitate disidente ororen kontrako indarkeriaria salatuko dute datorren astelehenean Bilboko kaleetan.
Bestalde, segurtasun neurriak uneoro beteko direla adierazi dute, hala nola, maskarak, segurtasun distantziak eta ekitaldia antolatzeko emakumez osaturiko lan talde zabala egongo dira.
Deskargatu hemen