Jose A. Torre-Altonaga “Medius”ek bi gai horiek aztertu ditu gaurko kronikan. Alde batetik, Patxi Lopez, botoen gutxiengoa izanik, gaur izandatuko dute lehendakari. PPrekin egindako akordioa ere aipatu du, eragina hainbat arlotan sumatuko dugula gaineratuz. Bestetik, Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba orokorraz ere mintzo da Medius: berarentzat, greba ezinbesteko tresna da langileentzat eta krisia sortu duenak, kapitala alegia, ordaindu behar du.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.